top of page

Euskal binetak auzoan

Parrapean komiki egunak, Mahatserriko euskal komikigintzari buruzko ll. edizioaren balantze finala positiboa izan da 200 bisitarekin

 

Aurtengoa, komikigintzari eskainitako Parrapean komiki azokaren bigarren jardunaldiak izan dira.  Aurten, urriaren 24tik 31ra izan dira Parrapean Komiki Egunak. Helburua, komikiaren inguruan egiten diren lanak erakustea eta batez ere euskal komikia sustatzea horretarako, komikiaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak antolatu direlarik.

 

     Komikiaren azoka antolatzeko, Bilboko Udala eta Berton aldizkariaren laguntza ez ezik, 3 pertsonen lana guztiz beharrezkoa izan da, Mikel Begoña, Adur Larrea eta Agurtzane Llanorena. Programazioa, produkzioa, aurrekontuak eta komunikazioaren barnean egiten diren gestioak eta lanen koordinazioaz arduratzen den Agurtzane Llanoren arabera, Azokaren azken balantzea ona izan da. 200 pertsona inguru hurbildu dira programa honetara koordinatzaileak jakinarazi duenez, eta “euskal komikiaren arloa euskal literaturan gutxien lantzen dena izan arren, uste dugu horretan lan egiten jarraitu behar dugula” ere aipatu du.

 

“Euskal komikiaren arloa euskal literaturan

gutxien lantzen dena izan arren, uste dugu

horretan lan egitenjarraitu behar dugula”

 

AGURTZANE LLANO, PARRAPEAN JAIALDIAREN KOORDINZATZAILEA

 

Parrapean komiki egunak, auzoko ekimena da, non, lagun talde txiki bat bildu den. Azokaren izena ostera, Mahatserriari egiten dio erreferentzia. Beraz, auzolanean eraikitako  proiektua da. Getxoko komiki azoka da Euskal Herriko azokarik ezagunena  baina honen aldean, Mahatserrikoa xumeagoa da, izan ere, bertan, euskal komikia eta egileak, besterik ez, dira sustatu nahi direna. Komikigintzan aditua den Mikel Begoñak esan duenez, Getxoko Komiki azokaren ondoren, Durangokoaren aurretik, bai bata eta bai bestean sumatutako zulo txikia estaltzeko sortu dute jardunaldia.

 

      Beraz, euskal komikigintza izan da Parrapean jaialdiaren ardatza. Ildo honetatik, aurreko urtean ere gertatu zen bezala, topaketak euskarazko komikigintzan nabarmendu duenari egin diote omenaldia. Aurtengo saria, Gregorio Muro Harriet-ek jaso du. 1954an Donostian jaiotako gionista da Muro. Frantsesez argitaratu ditu bere lan gehienak, baina euskal komikigintzak asko zor dio Murori, izan ere, 80ko hamarkadan euskarazko zenbait komiki publikatu zituen.

Baina Gregorio Muro Harriet-en lanak ez ezik, gertuagoko egileen obrak ere aurkeztu dira aurtengo topaketan. Adur Larrea, komikilaria eta ilustratzailea, Santutxukoa da. Esan bezala, jaialdiaren antolaketarako bere lana ezinbestekoa izan da, baina horrez gain, Larreak bere lana aurkeztu du. Jaialdiari dagokionez, “oraindik ez diogu tamaina hartu” eta arlo lan handia egin behar dela jakinarazi du Larreak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

     Ekimenez beteriko egitaraua izan du aurten Parrapean komiki egunak. Komikien aurkezpenak ez ezik, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta animaziozko film laburren proiekzioak egon ziren. Film labur onenen aukeraketa eta gero, Zinebiko 57. edizioan aurkeztu dira. Llanok jakinarazi dunez, “Zinebik animaziozko film laburren saila badu bere festibalean eta animazioa komikiarekin duen lotura kontuan hartuz, programazioaren barnean jartzea erabaki genuen”.

 

      Bestetik, aipagarria da ere, aurtengo edizioan, emakumeak rol garrantzitsua eduki duela. Emakumeen garrantzia nabarmendu izan nahi du Adur Larreak, emakumea eta komikia aztertu eta eztabaidatzeko saioak “balio handia” dutela aipatuz eta horrelakorik beste inon ez daudela azpimarratuz. Horrez gain, urriaren 19tik, azokaren amaiera arte hiru erakusketa egon ziren: Marika Vila, Gregorio Muro eta Amparo Acarreguirren lanei buruzkoak, besteak beste. Gainera, Gregorio Muro Harriet saridunak, bere komikiaren erakusketaz gain, animazio filmen emanaldia aurkeztu zuen pertsonalki. Tailerrak ostera, Ainara Azpiazuren eskutik eskaini ziren.

 

      Baina Parrapean komiki egunen saio ofizialaren aurretik hainbat ekitaldi ospatu ziren. Jaialdian bezala, aurretik tailerrak egon ziren, baina oraingoan Amaia Ballesteros komikigilearen eskutik. Bestetik, 14 eta 17 urte arteko gazteentzako komiki lehiaketa ospatu zen arau bakarrarekin, komiki guztiak euskaraz egitea. Behin komiki guztiak jasota, hiru kideko epaimahai batek erabaki zuen hiru sariak nori banatu. Parrapean komiki azokaren azken egunean banatu ziren sariak eta Berton aldizkarian argitaratuko dira komikirik onenak eta horrez gain,  erakusketa antolatzeko asmoa ere badauka Bilboko Udalak.

2015eko Gazte Role Mode Sariak ospatu dira Begoñazpi Ikastolan

 

Pili Zabala, Anton Pradera eta Sara Buesa sarituak izan dira, elkartasunaren alde egindako lanagatik

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gazte Role Mode sarien zortzigarren edizioa ospatu da Begoñazpi Ikastetxean.  Urtero bezala, aurten ere elkartasunean lan egiten duten pertsona eta elkarteak sarituak izan dira.   Erakunde askotako ordezkariak bildu ziren Txurdinagako ikastetxean. Hauen artean, Cristina Uriarte, Hezkuntza Kontseilaria, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua, eta Mario Iceta,Bilboko obispoa egon ziren.

 

     Merkat Bernaolak, ikastetxeko zuzendaria eta epaimahaiaren aktaren arduraduna, ekitaldiari sarrera eman zion. Ondoren, Lorea Bilbaok hitza hartu zuen. BFA-ko diputatuak hezkuntza “gizarte zuzenagoa eta solidarioa eraikitzeko ardatza” dela eta hori bera saritzen dela adierazi zuen. Azkenik, Cristina Uriartek hezkuntza on baten premia beharrezkoa dela esan zuen.

Sarituen ordua.

 

     Diskurtsoen ostean, sari banaketarekin hasi ziren. Lehenengo saritua, bakearen arloan egindako lanagatik, Sara Buesa izan zen. “Ilusio handia egiten dit sari hau eskuratzea”, adierazi zuen. Bere esperientzia “gogorra eta errebelatzailea” izan arren, beste pertsonekin konpartitzea onuragarria dela esan zuen Fernando Buesaren alabak. Azkenik, saria bere aitari dedikatu zion.

Bigarren Gazte Role Mode saria, bere erakusteko ahalmena eta solidariotasunagatik, Pili Zabalari eman zioten. Zabalak ikasleak goraipatu zituen bere diskurtsoan, eta eurekin bizitako esperientzietatik ikasitakoa ezkertu zuen.  

 

      Azkenik, euskal industria eta honen tradizioaren alde egindako defentsaren ondorioz, Anton Pradera saritu zuten. Enpresariak  egungo euskal enpresen lana goraipatu zuen, eta euskadin “ehun multinazional sortzeko aukera ekonomikoak” daudela adierazi zuen.

Sarien banaketaren gala

“Rock-aren eskola emozionala” zikloa hasiko du bihar Bazen Behin dendak

12 tailer tematiko egingo dira Jose Ramon Rodrigoren eskutik

 

Arbidea kaleko Bazen Behin liburudendak “Rock-aren eskola emozionala” zikloa hasiko du bihar, Abenduak 19, eguerdiko hamabietan. Tailerrak, hamabi guztira, larunbatero egingo dira. Jose Ramon Rodrigok zuzenduko ditu, Radio Euskadiko Grafiti saioko kolaboratzaile ohia eta Rockandrodriland blogaren sortzailea.

 

     Tailerren helburua “musikarekiko pasioa sustatzea ikuspuntu emozional batetik” izango da. Horretarako, musika entzuteak egingo dira material orijinalak eta digitalak oinarri izanik. Iraupena ordu bat eta erdikoa izango da.

 

     Lehenengo ekintza test moduko bat izango da proiektuaren bideragarritasuna frogatzeko, Bazen Behin dendak adierazi duenez. Organizatzaileen esanetan: “0 tailerra programa osorako sarrera izango da, hainbat tailer egingo ditugu musikaz erraietatik hitz egiteko”. Ekintzan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute helbide elektroniko honetan: bazenbehin.liburudenda@gmail.com.

bottom of page