top of page

Bihotz Alaiak taldeak ekitaldi bereziak prestatuko ditu Olentzeroren egunagatik

 

Ekintzak Birjinetxe ikastolan eta Artazuriña plazan egingo dira

 

Urtero legez Bihotz Alaiak ekitaldi bereziak prestatuko ditu Olentzero egunean. 10:30etan Birjinetxen eta 12etan Artazuriña plazan umeei bideratutako txokolatada eta tailerrak bezalako ekintzak egingo dira.

 

       Txurdinagako auzoa gurutzatuko duen kalejira batekin hasiera emango zaio egunari. Ondoren, gerturatzen direnek tailer desberdinez gozatzeko aukera izango dute. Bihotz Alaiak taldearen parte den Jaiotza Eskaut Taldekoek “gabonetako sentimendua” suspertu nahi dutela adierazi dute. “Umeentzako ekitaldi politak egitea ez ezik, auzoan elkartasuna sustatzea da” diote.

 

       Harrera ona espero dute organizatzaieek: ”Normalean Olentzerok famiia asko erakartzen ditu auzora eta espero dugu aurten ere horrela izatea”.  Honetaz gain, Txurdinagan egiten diren ekimen kopuru eskasa aipatu dute Eskaut taldekoek: “Zentzu horretan lan asko egin beharra dago eta gure aldetik aurrerapausuak egongo dira”.

Txurdinagako Gazteen Gurutze Gorriak umeentzako jostailuen bilketaren kanpainan parte hartuko du

 

Gurutze Gorriaren bolondresek Bilboko Udalarekin bater ekingo diote jostailue jasotzeari

 

Gurutze Gorriak “jostailu asko dago, laguntzeko modu bat: jarri forman zure elkartasuna” izeneko kanpaina martxan jarri du Gabonetarako. Txurdinagako Gazteen Gurutze Gorriaren bolondresek kanpainan parte hartuko dute, eta Bilboko Udalarekin batera, Bizkaiko Gurutze Gorriaren helburua bete nahi dute, 5.000 jostailu lortzea.

 

      Aurtengo kanpainak nobedade bat dauka, jostailuak eman ahal izateko, berriak izan behar dira. Horrez gain, sexistak eta belikoak ez diren jostailuak baino ez dira onartuko, eta ahal izanez gero, hezigarriak direnak. Izan ere, kanpainaren helburua  txikienen artean elkarbizitzaren balioak sustatzea da.

 

     Eguberrian banatuko dituzte jostailuak premia duten umeen artean, hau da, zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean. Aurreko urtean Bizkaiko Gurutze Gorriko bolondresek 988 umeen artean banatu zituzten jostailuak eta aurten, bildutako jostailuen kopurua handitzea espero da. Helburu honekin, Athletic Club-ek abenduaren 21ean AC-Lugoren kontra jolastuko den partidua ikusteko 12.000 sarrera banatuko ditu.

 

Jostailuen bilketarako guneak eta gomendioak ikusi ahal izateko:

http://www.cruzrojabizkaia.org/eu/

Gabonetako erakusleiho lehiaketaren hirugarren edizioa ospatuko da Txurdinagan

Ekitaldiak kontsumo lokala bultzatzea du helburu. Erakusleiho txukunenek sari metalikoa eta agiria eskuratuko dute. 

 

Gabonetako hirugarren erakusleiho lehiaketa ospatuko da Txurdinaga, Otxarkoaga eta Santutxuko auzoko komertzioen artean. Izena emateko epea abenduko bostean itxi zen, eta erakusleihoak abenduaren bederatzitik, urtarrilaren seira arte egon behar dira ikusgai.

 

    Txapelketaren helburua, bezeroak auzoko dendetako erakusleihoak behatzera erakarriz, Gabonetan kontsumo lokala bultzatzea du helburu.  Ekitaldia Txurdinaga, Otxarkoaga eta Santutxuko komertzioek antolatu dute. Horretaz gain, aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, aurtengoak Bilbaodendak eta Bilbaoekintza elkarteen, Kutxabanken eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

 

     Hiru sari banatuko dira guztira Gabonetako hirugarren erakusleiho lehiaketa honetan. Sari guztiak diru metalikoz eta agiri plaka batez osatuta daude. Hirugarren sailkatuak 100 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta erakusleiho txukunenak 300 euro eskuratuko ditu.

 

   Epaimahaia, lehiaketa babesten duten erakunde ezberdinetako kideek ezberdinek osatuko dute. Sari banaketa urtarrilaren 12an, arratsaldeko 8:30etan ospatuko da, txapelketako babesle nagusia den Gran Bilbao Hotelean.

 

Gabon saskien zozketa

Eginkizun honetaz aparte, kometzioek, urtero bezala, gabon saskien zozketa bat antolatu dute. Guztira, sei saski banatuko dira zozketan perte hartzen duten pertsona guztien artean. Ticketak eskuratzeko erreza da. Auzoko dendetan egindako erosketa bakoitzeko zozketako zenbaki bat eskuratuko duzu. Sarien zozketa abenduaren 22an egingo da.

bottom of page